XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. HAUR AUTISTAK

Ezaugarriak

-Garapenean gertatu ohi den nahaste larria da autismoa; hona hemen nahaste horren ezaugarriak: jokabidean, gizarte-komunikazioan eta ezagutzazko garapenean alterazio handiak ageri dira, guztiak batera ageri ere.

-Sarritan, haur autistek burutiko atzerapena ere izan ohi dute, eta elkarren artean guztiz desberdinak izan arren, guztiek eragozpen ikaragarriak izaten dituzte ikasteko eta harremanak izateko.

-Batzuei gehiago eta besteei gutxiago, mila haurretatik bati eragiten dio nahaste honek, garunaren garapenarekin zerikusia duten eritasunak izanik horren iturburua.

-Haur autistek ez dute gizartea ulertzen, nekez izaten dituzte harreman afektiboak beste pertsonekin.

Oro har, ez dakite besteak zer pentsatzen duen edo zer sentitzen duen eta, horrexegatik, ez dute besteekiko harremanik edo elkarreraginik.

-Interes mugatuak izaten dituzte; are, beti interes berberak izaten dituzte, mugimendu errepikakorrak burutzen dituzte beti, ez dira jolasten eta ez dute irudimenezko ihardueretan parte hartzen.

-Eragozpen handiak dituzte komunikatzeko eta mintzamena nahiz keinuak erabiltzeko.

Hitzegiteko gai direnek estereotipia ugari erabiltzen dute eta hizkuntza ez dute emozioak eta ideiak aditzera emateko ia erabiltzen.

-Laguntza egokia emanez gero, aurrerapenak lortzen dituzte nagusi bilakatu ahala, baina gehienek bizi-maila hobetzeko laguntza eta zerbitzu bereziak behar izaten dituzte.

Zer atsegin zaie, zer egiten dute ongi?

-Hitzezko komunikazioari edo gizarte-komunikazioari dagozkien gaitasunak ezinbestekoak ez diren iharduerak atsegin zaizkie, hala nola, parekatzea, elkartzea, manipulatzea eta eraikitzea, besteak beste.

-Haur autista batzuek zenbait trebetasun dute, hau da, irakurtzeko eta idazteko gai dira, zenbaki-alorreko trebetasunak dituzte, oroimen mekanikoa, etab.

-Haur autista gehienetzat, oso atsegingarria da musika.

Hori horrela, iharduera hori guztiz baliagarria izan daiteke eskolan erabiltzeko eta espazioa eta denbora egituratzeko laguntza gisa.